Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkartean botxa taldea dago. Uda eta udazken aldera petanka antzeko joko tradizionala den botxa txapelketak antolatzen dituzte. Berriki Binakako Iratxo Botxa Txapelketa jokatu dute eta Julen Iragi eta Marian Moreno izan dira irabazleak. Orain Banakako Txapelketa hasi da Iratxoko botxategian. 27 partaide ari dira lehian, 18 heldu eta 9 gazte. Urriaren 5ean despedituko da txapelketa hau. Elkarteen Arteko TxapelketaIgandean Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa jokatuko dute Berriozar, Antsoain, Txantrea, Amaya, Natación eta Irurtzungo botxa taldeek. Binaka lehiatuko dira eta jokalari bakoitzak 3 botxa izanen ditu. Guztira 12 bikote ariko dira, goizeko 9:30ean hasita. Gaueko 9:00ak aldera bukatuko dute.