Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko Motoziklismo Abiadura Txapelketa. Aragoiko Sari NagusiaMoto 21.Nicolas Terol (Aspar TEam Moto 2, Suter): 40:15.23214.Alex Mariñelarena (Blusens Avintia, Kalex) +33.120Asteburuan Munduko Abiadura Txapelketa Aragoiko Sari Nagusia jokatu da Alcañizeko MotorLand zirkuituan. Moto 2 mailan Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarra aritu da. Sakandarra, Targobank Motorsport bere ohiko taldearekin aritu beharrean Blusens Avintia taldearekin aritu zen, Dani Rivas pilotua ordezkatu baitzuen, Kalex motorrarekin. Taldearen helburua proba despeditzea zen eta helburu hori gainditu du irurtzundarrak, lasterketa bukatzeaz gain, lehiatu ziren 33 pilotuen artean 14.a izan baitzen. Munduko pilotu onenen artean postu hori lortzea ez da nolanahikoa. Gainera, 3 postu erremontatzea lortu zuen Mariñelarenak, larunbateko klasifikazioan 17.a izan baitzen. Lasterketari dagokionez, Nico Terolek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, Esteve Rabat eta Pol Espargaroren aurretik sailkatuz. Nahiz eta Mariñelarena borroka horretatik kanpo egon, puntuazio postuetan sartzeko lehia estua izan zuen irurtzundarrak West eta Rea pilotuekin. Maila horietako pilotuen artean postuz igotzea oso zaila da, eta Alexek hiru postu igotzea handia da oso. Saritzat, 2 puntu lortu zituen, Mundialeko lehendabiziko puntuak Mariñelarenarendako. Mundialeko lehendabiziko puntuekin ilusionatutaTaldea oso kontentu zegoen Alexek egindako lanarekin. "Lasterketa erritmo bikaina egin zuen. Irteeran aurrerago aterako balitz, top ten-ean egoteko aukera handiak lituzke" adierazi dute Blusens Avintiakoek. Mariñelarena pozik zegoen. "Misanon entrenamendu onak egin genituen baina ezin izan genuen lasterketa bukatu. Alcañizen gehiago arriskatu eta estutuko bagenu gorago bukatu ahalko genuen, baina helburua lasterketa bukatzea zen eta lortu dugu. Oso pozik nago Mundialean nire lehendabiziko puntuak lortu ditudalako eta ilusio handia ematen dit horrek" aipatu zuen irurtzundarrak. Atzera ere Mundialean aritzea gustatuko litzaioke. "Espero dut puntu hauek azkenak ez izatea, nahiz eta kategoria honetan oso zaila izan". Jakina, ibilbide honetan babesa ematen diotenak hizpide izan zituen. "Laguntza ematen nauten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, eta taldeari baita, asteburu honetan egindako lanarengatik". EspainiakoaEspainiako Abiadura Txapelketa bukatzeko bi lasterketa falta dira - azaroaren 17an, Valentzian, eta azaroaren 24an, Jerezen - . Moto 2an Roman Ramos da liderra (146 puntu), Alex Mariñelarenaren aurretik (122 puntu). Irurtzundarrak oraindik ere txapelketa irabazteko aukerak ditu.