Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa hartu zuen Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak. Amaia, Txantrea, Antsoain eta Irurtzungo botxalariek parte hartu zuten. Berriozar eta Natación taldeko ordezkariak izan ziren aritu. Petanka antzeko joko tradizionala da botxa. Partidak goizeko 11:30ean hasi ziren eta gaueko 9:00ak aldera despeditu. Finalera Irurtzun eta Amaia taldeak iritsi ziren, eta final oso estuan, Irurtzun taldeko Julen Iragik eta Santos Iragik 15-14 irabazi zieten Amaia taldeko Paco eta Jose Luisi. Aspalditik Elkarteen arteko txapelketa irabazi gabe egon ondoren, aurten lortu dute irurtzundarrek. BanakakoaLarunbatean Irurtzungo Banakako Botxa Txapelketa jokatuko da, umeen eta helduen txapelketa. Guztira 27 jokalari ari dira lehian.