El Pozo izango du arerio gaur Irurtzungo Xotak

Guaixe 2013ko urriaren 4a

Aurreko jardunaldian atsedena hartu eta gero, ohorezko mailako 4. jardunaldia jokatuko du Xota Nafarroak Murtzian. El Pozo talde ahaltsuaren kontra ariko dira Imanol Arregiren mutilak gaur, ostiralean. Egun bigarrena da El Pozo, Inter Movistar liderrarekin 7 puntutara berdinduta. Aldiz, Xota 8.a da, 3 punturekin.El Pozo arerio oso latza da, baina talde boteretsuen aurrean hazi egiten da Xota. Jarrera hori beharko dute Irurtzungoek, Murtziatik puntutxoren bat ekarri nahi badute. Xotako jokalari sakandarrek, Murtzian, Burelaren kontra bezain ongi jokatzen duten Ikusi beharko dugu. Asier Llamasek ongi babestu zuen Xotaren atea eta Roberto Martillek, Iñigo Amezketak, Dani Saldisek sekulako partida jokatu zuten.Bestalde, Xotaren filialak, Xota B taldeak, 1-5 irabazi zion Santurtziri.