Chejoven antzerkiaren ispilua

Guaixe 2013ko urriaren 11

Anton Chejov dramaturgo errusiarraren Tio Vania (1897) obran oinarritutako antzezpena ikusteko aukera eskainiko du gaur Irurtzungo Antzerki Zikloak. Chejovek lan horretan bizitza zaildu eta erraztu egiten duen sentimenduen balantza erabiltzen du. Tio Vaniaren garaia eta gurea berdinak izan daitezke: Vaniaren ezkortasuna, frustrazioa, emozio-jarioa... Errusiarraren obran agertzen diren pertsonaiek ikuslea bere giza kondizioarekin aurrez aurre jarriko ditu, adiskidetzeko. Oholtzatik pasako diren pertsonaiak krisian daude, eta horrek, agian, hobe ulertzeko aukera ematen du. Mende bat baino gehiago duen obraren taularatzea Vaniaren errealitatea egungora hurbiltzeko saiakera da. Antzezleak antzokian haien bizitzari buruzko iruzkinak egiten aurkeztuko dira jendaurrean. Aktoreen egoerak eta Chejoven obrako pertsonaienak bat egiten dute. Antzerkia antzerki barruan. Horrela, gatazkaren eta ekintza dramatikoaren erdian kokatzen da ikuslea. HariaIrakasle zaharra eta bere emazte Yelena, gazte eta ederra, iritsi ondoren, etxeko lasaitasuna bukatu eta etxekoen ohiturak aldatuko dira. Bisitari berriekin izanen diren harremanek egoera tragikomikoak sortuko dituzte: inbidia, frustrazioa eta hutsune sentsazioa. San Ferminetako azken egunean, hau pena nik egunean, aktoreak obretan dagoen antzoki batera joaten dira entseatzera. Langabezia, etxetik kanporatuak izatea, eskrupulufalta... aterako dira obran zehar, esperantza izpi batekin batera. FitxaEgilea: Antón Chejov Moldaketa eta zuzendaria: Angel Sagues. Antzezleak: Ramón Marco (Vania), Izaskun Mujika (Sonia), Virginia Cervera (Yelena), Sergio de Andres (doktorea), Javier Ibáñez (irakaslea), Nanna Sánchez (Maria), Asun Abad (Marina)