Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sepango zirkuituak hartu zuen Munduko Motoziklismo Txapelketako Malasia Sari Nagusia. Moto 2 mailan Alex Mariñelarena lehiatu zen, (Blusens Avintia, Kalex). Entrenamenduetan klasifikazio txarra egin zuen irurtzundarrak, arazo mekaniko bat eta bi erorketa tarteko. Horrela, 24. postutik hartu zuen irteera lasterketan eta, zorionez, irteeran egon zen erorketa ekidin ahal izan zuen. Mariñelarenak ez zuen arriskatu nahi izan eta lasterketa 20. postuan bukatzea lortu zuen, 4 postu aurreratuta. Esteve Rabatek irabazi zuen proba (25:45.411), Pol Espargaróri segundo pasa aterata. Mariñelarena 20.a sartu zen, 36.012ra. Mundialean Scott Redding da liderra (224 puntu), Espargaró oso gertu duela (215 puntu). Asteburuan AustraliaraAustraliako Philip Island zirkuituan jokatuko da Munduko Motoziklismo Txapelketako hurrengo proba, urriaren 20an, igandean. Aurretik, ostiralean entrenamendu libreak izango dira eta larunbatean entrenamendu ofizialak. Mariñelarenak egindako lana sendotzea du helburu. Proba Telecinco katean jarraitu ahalko da.