Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Xota klubean pozik egoteko arrazoi asko dituzte. Denboraldia babesle nagusirik gabe hasi ondoren, Xota Nafarroari iritsi zaio bere kamiseta berdea babesle nagusi baten irudiz tindatzeko garaia. Xotak eta Magnesitas Navarras enpresak hitzarmena sinatu dute eta Zubiriko enpresa izango da Ohorezko Mailan lehiatzen den talde irurtzundarraren babesle nagusia. Ostiralean egin zuten albistearen aurkezpena Zubiriko Gautxori jatetxean. Akordioak lasaitasuna eman dio Xotari baina ez erabatekoa, aurrekontua guztiz estaltzeko babesle txikiagoak beharko baititu Tatono Arregik zuzentzen duen klubak. Hala ere, arnas handia eman dio Irurtzungo Klubari. Aurkezpenean Xotako presidente Tatono Arregi eta Magnesitas Navarras enpresako zuzendari nagusi Nicolás Gangutia pozik azaldu ziren lortutako hitzarmenarekin. Printzipioz urte bateko hitzarmena da eta hitzarmen horri esker Magna Nafarroa izena hartuko du Xotak. Kamiseta berriak zortea eman zion Magna NafarroariOstiralean bertan estreinatu zuen Magna Nafarroa Xotak kamiseta berria, Magna Nafarroa. Kamiseta berriak zorte ona eman zion Irurtzungo taldeari, 7-4 irabazi baitzioten Gran Canaria taldeari. Bi taldeak parez-pare aritu ziren partida bukaerara arte, eta hor gehiago asmatu zuten Imanol Arregiren mutilek. "Hiru puntu hauek beharrezkoak genituen eta konfiantza handia eman digute. Partida arraroa izan da, baina irabaztea merezi izan dugu" adierazi zuen partida bukaeran Imanol Arretik. Inter Movistar da liderra, 13 punturekin. Magna Xota 9.a da, 6 punturekin. Bihar, asteartean, ohorezko mailako 6. jardunaldia jokatuko du Magna Xotak Lugon. Azkar Lugo izanen du arerio, 21:00etan. Bestalde, larunbatean, 18:00etan, 7. jardunaldia hartuko du Anaitasuna pabilioiak. Magna Navarra Jaen Paraiso Interiorren kontra lehiatuko da.