Azkar Lugok menpean hartu zuen Magna Xota

Guaixe 2013ko urriaren 16a

Atzo ohorezko mailako 6. jardunaldia jokatu zen. Galizian jokatu zuen Irurtzungo Magna Xotak, Azkar Lugo taldearen kontra. Imanol Arregiren mutilek ez zuten gaizki jokatu, baina bi taldeen aldea eraginkortasunean egon zen: Galiziarrek kontrako atean asmatu zuten; aldiz, MAgna Xotak akats ugari izan zituen eta Mendiola atezaina oso fin ibili zen. Partida hasieran Magna Xotak arrisku gehiago sortu zuen baina Azkar Lugok atsedenaldira 2-1arekin joatea lortu zuen. Bigarren zatian Xotak gol aukera ugari izan zituen, baina Mendiola atezainak geldialdi bikainak egin zituen. Aldiz, Azkar Lugok bere aukera urriak ongi aprobetxatu eta bukaeran 7-4 gailendu ziren galiziarrak. "Akats asko egin ditugu, defentsan bereziki. Lan egitea da geratzen zaigun bakarra" adierazi zuen Imanol Arregi entrenatzaileak bukaeran. "Defentsa akatsak zuzendu behar ditugu; hori da gakoa" adierazi zuen bukaeran. Gaur jokatuko dira 6. Jardunaldiko partida gehienak. Momentuz Inter Movistar da liderra, El Pozorekin 13 puntura berdinduta. Magna Xota 9.a da, 6 punturekin.