Nafarroako Senior Pilota txapelketa hasi da

Guaixe 2013ko urriaren 16a

Aurreko asteburuan hasi zen Nafarroako Senior Mailako Pilota Txapelketa. 19 taldek hartuko dute parte eskuzko modalitatean. Horietatik 8 lehen mailan lehiatuko dira eta 11 2. Mailan. Horretaz gain, 16 talde lehiatuko dira erreminta modalitatean. Hasiera batean ligaxka jokatuko dute. Lehen mailan, Irurtzun klubak Buruzgain izan zuen arerio. Banakakoan Irurtzungo Armendarizek 18-7 irabazi zion Buruzgaingo ordezkariari, eta Binakakoan Ongay-Mitxelenak 11 tantotan utzi zituzten Buruzgaingoak.