Carbonell, gertutik

Guaixe 2013ko urriaren 18a

La Cangrenosa gitarra aldean duela agertuko da gaur jendaurrean Kadizko artista. Canciones de Cerca argitaratu duen disko berriko kantuak aurkeztuko ditu. Betiko moduan musikarekin batera, zorroztasuna eta gatz handia erakutsiko du ziurrenik Pablo Carbonelek. Horretarako satira eta kritika soziala ezinbesteko elementuak izanen dira. Disziplina askotan eskarmentu handia duen artista da Carbonell. Abesti bakoitza antzerki pieza baten gisa hartzen duenez, antzerki zikloan sartu da. Ertz surrealistak duten doinuak eskainiko ditu Irurtzunen, kantautore erromantikoa baino gehiago den artista.