Lagun Arteak berdintzea lortu zuen

Guaixe 2013ko urriaren 21a

Lagun Arteak Iruña taldea hartu zuen larunbatean Zelai Berrin. Lakuntzarrak izan ziren nagusi, bereziki lehen zatian. Bikain zelairatu ziren Satrustegirenak eta Goikoetxeak lortu zuen Lagun Artearen lehen gola. Laguneko defentsaren akats baten ondorioz Iruñeak berdintzea lortu zuen, eta aurrerago Perujok Iruña aurreratu zuen. Aldaketekin Lagun Artea partida dominatzera pasatu zuen eta hainbat aukeraren ondoren, Ruben Morillasek binakako berdinketa lortu zuen. Garaipena merezi izan zuen Lakuntzako taldeak, baina puntu berdinketarekin konformatu behar izan zuten. San Juanek jarraitzen du 3. Mailako lider, 19 punturekin. Lagun Artea 13.a da, 11 punturekin. Asteburuan Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, 8 puntu dituen Pamplona taldearen kontra.