Azken segundotan lortutako garaipena

Guaixe 2013ko urriaren 21a

Mailaz igo den Jaen hartu zuen Magna Xotak larunbatean Anaitasuna Pabilioian. Hasieratik partidan sartu ziren Imanol Arregiren mutilak eta aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren, baina hasieran ez zuten Jaengo atean asmatu. Hala ere, Jesulitok Irurtzungo taldea aurreratzea lortu zuen Tolráren pase luze bati esker. Atsedenaldiaren ondoren hobeto aritu zen Jaen eta berdintzea lortu zuen. Magna Xotakoak partidan sartu ziren eta presionatzen hasi ziren. Carlitos atezain-jokalari bezala jarri zuen Imanol Arregik, eta hasiera batean 1-2 aurreratu ziren Jaengoak. Talde berdeak erantzuten jakin zuen eta lehenik eta behin Tolrák berdintzea lortu zuen eta hortik aurrera garaipena lortzeko dena eman zuen Magna Xotak. Horrela, eta partida despeditzeko 40 segundoren faltan, Tolrák garaipenaren gola lortu zuen Jesulitoren pase bikain baten bidez. Imanol Arregi entrenatzailearendako partida "oso berdindua" izan zen. "Arriskatu dugu eta azkenean hiru puntuak lortu ditugu, baina sufrituz" gaineratu zuen Irurtzungo entrenatzaileak. Hala ere, taldea "askoz hobeto" aritu zela nabarmendu zuen Arregik, baina "defentsa, erasoa eta jokaldien bukaera hobetzeko lan egiten jarraitu behar dutela" ondorioztatu zuen. Hurrengo arerioa: Llevant ManacorEl Pozo Murcia da liderra, 19 punturekin. Magna Xota 7.a da, 9 punturekin. Ostiralean sailkapenean 13.a den Llevant Manacorren kontra jokatuko du Irurtzungo taldeak, 21:00etan.