Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako 2. jardunaldia jokatu da asteburuan. Lehen mailan, lehen jardunaldian Buruzgainen kontra jokatutako bi partidak, banakakoa eta binakakoa, irabazi eta gero, 2. jardunaldian Paz Ziganda zuen aurkari Irurtzunek eta atzera ere garaipena lortu zuten sakandarrek. Armendarizek, banakakoan, 18-5 irabazi zion Rekalderi, eta Ongayk eta Mitxelenak 4 tantotan utzi zituzten Bengoetxea eta Pina.