Antzerki zikloa super-heroi batzuen bisitarekin despedituko da

Guaixe 2013ko urriaren 25a

Trokolo antzerki taldearen Super Heroinak obrak itxiko du lastaileko antzerki-aldia. Lur planetatik emakumeen egoerari buruz iritsi zaizkien albisteengatik kezkatuta, Mugarik gabeko Super-heroien Elkarteko Super-heroiek Lurrera ikertzaile-talde bat bidaliko dute, egoera horren jatorria, arrazoiak eta eraginak aztertzeko. Curriculumak begiratu ondoren, hautaketa-batzordeak eginkizun garrantzitsu hori gauzatzeko aukeratutako Super-heroiak Caléndula Oficianalis, Pizpireta Reta eta Txipuka Rodriguez izatea erabaki du. Haien lana despeditu ondoren hiru Super-heroi ausartek beren bizipenak kontatuko dituzte. Edukiz, umorez, samurtasunez eta, jakina, begirunez betetako ikuskizun honek emakumearen egungo egoera azalduko die ikusleei, ikuspegi baikor eta kritiko batetik.FitxaAktoreak: Isabel Aisa, Aintzane Baleztena eta Sabiñe Ahechu. Zuzendaria eta gidoigilea: Isabel Aisa.