Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Magna Nafarroa Xotak garaipen inportantea lortu zuen ostiralean Mallorcako Palman. Gauzak ez ziren ongi hasi Irurtzungo taldearendako, Manacor 2-0 aurreratu baitzen. Baina 2. zatian Imanol Arregiren mutilek egoerari buelta ematen jakin zuten eta sei minutuko tartean 4 gol sartzea lortu zuten, 2-4 irabaziz. Eseberri, Rafa Usin (2) eta Jesulito izan ziren golegileak. "Garaipen hau justua izan da eta oso inportantea guretako. Partida serioa egin dugu eta egoerari buelta ematen jakin dugu" adierazi zuen partida bukaeran Imanol Arregi entrenatzaileak. Liderraren kontraInter Movistar da Ohorezko Mailako liderra, 19 punturekin, El Pozo Murciarekin puntutara berdinduta. Magna Nafarroa Xota 7.a da (12 puntu). Hain zuzen ere Magna Xotak Inter Movistar lider ahaltsua hartuko du ostiralean, azaroaren 1ean, Anaitasuna pabilioian, 20:30ean.