Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako 3. jardunaldia jokatu da asteburuan. Lehen mailan, Irurtzunek eta Errekak bana berdindu zuten. Banakakoan Oronozek (Erreka) Armendarizi (Irurtzun) 18-16 irabazi zion eta Binakakoan Ongayk eta Mitxelenak (Irurtzun) Bendoiro eta Lasa (Erreka) 14 tantotan utzi zituzten. Asteburuan Zugarralderen kontra ariko da Irurtzun. Partidak ostiralean jokatuko dira, 18:00etatik aurrera, Burlatako Askatasuna pilotalekuan.