Pikurock, zazpiko ederra

Guaixe 2013ko urriaren 31

Larunbatean, 20:30etik aurrera Irurtzungo kiroldegian: Hamlet, Def Con Dos, Gatibu, Lin Ton Taun, Tximeleta, DJ Bull eta DJ Jo ta txoSakanako musika jaialdi erraldoiak, Pikurock-ek dozena bat urte beteko ditu larunbatean. Musika jaialdi nagusien panoraman izena lortu duen hitzordua da Irurtzungoa, talde entzutetsuak entzuteko aukera emanen duena.TaldeakHamlet-ek bere Insommio tourraren barruan geldialdia eginen du Irurtzunen. Amnesia diskoa, hain ibilbideko hamargarrena, da Irurtzunen aletuko dutena, bestelakoekin batera. Metal doinu alternatiboak maite dituztenendako eskaintza. Madrildarrak azaroan disko berriaren prestaketekin hasiko dira.Aski ezagunak ere Def Con Dos taldekoak. Hiru ahotseko rapeoa, metal gitarrak eta hip hop oinarriak dira taldearen musikaren ardatza. Taldeak aurten kaleratu duen estudioko 9. diskoa aurkeztuko du Irurtzunen: España es idiota. 1998ko otsailaren 14an Larrazpin jotzekoak ziren eta ezin izan zen. Larunbatean bai.Bizkaitik rock doinuak ekarriko ditu Gatibuk. Euskal talde entzutetsuetako bat da eta apenas urte bat duen Zazpi kantoietan diskoarekin etorriko da Irurtzunera. Alaitasuna eszenatokitik zabalduko da haiekin.Talde handi baten itzulera bat baino gehiago ekarri du urteak eta haietako bat da Lin Ton Taun. 90eko hamarkadako euskal talde arrakastatsuenetako bat izan zen. Lau disko utzi ondoren 2000 urte inguruan utzi zioten emanaldiak eskaintzari. Taldekideek ez dute musika sekula baztertu, baina garagarzaroan oholtza gainera bueltatu ziren. Haien ibilbideari errepasoa eginen diote zestoarrek. Irurtzunen egonak dira, 1994an, Nahi ta Nahiezekin jotzen zen orduan.Irurtzungo musika jaialdi bakarra galdu du Tximeleta taldeak. Haren doinuekin gaupasa luzatuko da. Bestalde, kanpoko aldeko karpan ariko diren DJ Bull eta DJ Jo ta Txo aski ezagunak dira Irurtzunen.SarrerakAurretik 15 euro (Irurtzunen Pikuxarren eta Martxuetan, Etxarrin Leku Onan eta Altsasun Lurrazpin). Aldez aurretik sarrerak erreserbatzeko Laboral Kutxako Pikurock-en kontuan (3035 0120 91 1200 008401) dirua (15 euro) sartu beharko da izen-abizenak eta nortasun agiria gehituz. Leihatilan: 20 euro.JaibusaPikurocketik etxera bueltatu nahi dutenek Jaibusa 3:00etan, 5:00etan eta 7:00etan hartzeko aukera izanen dute Irurtzunen.