Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzundarrrek aurrekontu parte-hartzaileen bidez igerilekuetan hobekuntza lanak egitea erabaki zuten aurten. Lanek 25.000 euro inguruko aurrekontua izan dute.Eskaera betez udalak kirol azpiegituran, besteak beste, honako lanak egin ditu: txikien eta igerileku ertaina ondoan mugikortasun arazoak dituzten pertsonendako koma egokitu da; aldagelak iragazgaiztu eta iturriak aldatu; goiko merenderora joateko eskailerak egin dira; mugikortasun eskasa duten pertsonendako beheko merenderora joateko pareta egokitu da; tabernako terraza berria, aldagelak iragazgaizteko; tabernako sukaldea egokitu eta merenderoko itzal gunea handitu da. Heldu den urterako merenderoan eta terrazan altzari gehiago jartzea aurreikusi du udalak. Aurrekontu parte-hartzaileen bidez joan den urtean Irurtzungo Udalak Bi Aizpetako bidexka konpondu zuen eta Espaloiei errespetua. Seinaleei errespetua proiektua garatu zuen. Aldi berean, diru inbertsio handirik eskatzen ez zutenez eta bideragarritasuna zutelako, aurreko urteko parte-hartze prozesuaren bidez jasotako beste proposamen batzuk ere gauzatu ditu udalak.