Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hurrengo 11 egunetan 4 partida jokatuko ditu Magna Xotak eta egun zailak datoz Irurtzungo taldearendako. Imanol Arregi entrenatzaileak ongi antolatu beharko du lana. Gaur Katalunian lehiatuko dira irurtzundarrak, Errege Kopako final hamaseirenetan, Montcada taldearen kontra, 21:15ean Bartzelonako Montcadan. Dani Saldisek ezingo du jokatu, 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin dabilelako. Horretaz gain, Tolrák gastroenteritisa du eta Roberto Martilek, Eseverrik eta Rafa Usinek nahiko ukituta bukatu zuten Inter Movistarren kontrako partida eta zalantza dira.