Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako 4. jardunaldia jokatu zen. Irurtzun klubak Zugarralde kluba zuen arerio. Eskuz banakako partidan Zugarraldeko Agirrek 18-15 irabazi zion Irurtzungo Armendarizi. Aldiz, Alberto Ongayk eta Mitxelenak (Irurtzun) ez zuten aparteko arazorik izan Zugarraldeko Olanori eta Iribarreni irabazteko, 22-9.