Mariñelarena gaur Chestera

Guaixe 2013ko azaroaren 6a

Munduko Motoziklismoko azken proba jokatuko da igandean Valentzian, Cheste zirkuituan. Alex Mariñelarenak ostiralean jakingo du proban aritzeko moduan izanen den edo ez. Jakina denez, Japoniako Sari Nagusian erorikoa izan eta ezker eskumuturra 4 tokitan hautsi zitzaion pilotu irurtzundarrari, eta ostegunean egin zion ebakuntza Mir medikuak Bartzelonako Dexeus klinikan. Gaur Chesteko bidea hartuko du Mariñelarenak eta bihar, ostegunean, lehen orduan medikuek artatu dezaten. "Bertako medikuak dira ostiraleko entrenamenduetan aritzeko baimena eman behar didatenak" adierazi digu irurtzundarrak. Entrenatzeko baimena emango baliote, entrenamenduaren ondoren beste errebisio bat pasa beharko luke Mariñelarenak. "Hor esango didate asteburuan lehiatzeko gai edo ezgai naizen" gaineratu digu. Nahiz eta oinazeak izan Mundialeko azken proban, medikuen baimena lortzea eta Chesten lehiatzea espero du Alexek. "Pentsatzen dut motorrera igotzeko infiltratu beharko nautela, oinazeei aurre egiteko. Baina lehendabizi medikuek esandakoari egingo beharko diogu kasu". Cheste, 18. eta azken probaMariñelarena Moto 2 mailan lehiatzen da. Moto 2 mailan ez dago aparteko emoziorik, Pol Espargarók (Tuenti HP 40, Kalex) irabazi baitu Mundiala. Aldiz, Moto GP eta Moto 3ko mundialean ez dago ezer zehaztuta eta Chestek erabakiko du. Larunbatean entrenamendu ofizialak jokatuko dira eta igandean lasterketa (Zuzenean Tele5 katean). Mariñelarenak lasterketan egotzeko baimena badauka, nahikoa eta soberan izango du proba bukatzearekin.