Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean 5 espeleologo nafarrek Etiopiako bidea hartuko dute. Tartean daude Evaristo Noveleta eta Ismael Makeda irurtzundarrak. Helburua Etiopiako Jinbar ur-jauzia jaistea da, Etiopiako ur-jauzi handiena eta Afrikako bigarren handiena dena. Ondoren Monte Ras Dashen mendia (4.533 m) eskalatzea da erronka, Etiopiako mendirik handiena. Aipatu ur-jauzia eta mendia Simien Mountains Parke Nazionalean daude.Jinbar ur-jauzia ikusgarria da. 500 metro inguruko salto bertikala da, oraindik esploratu gabe dagoena. Hortaz, proiektu interesgarria dute eskuartean 5 espeologo nafarrek: Jinbar ur-jauzia historian lehen aldiz jaistea, eta, ondoren, Monte Ras Dashen ikusgarria eskalatzea. Bide batez, Etiopian barrankismoa ezagutarazi nahi dute, bertako garapen turistikoa eta ekonomikoa bulkatzeko. Etorkizunean Jinbar ur-jauzian bidea zabaldu nahiko lukete eta etorkizunetarako espedizioetarako beste jaitsiera posibleak zehaztu. Guztiarekin dosierra egin eta pelikula filmatzea litzateke beste asmo bat. Evaristo Noveletak 2008tik praktikatzen ditu espeleologia eta arroil-jaitsiera. Hainbat espediziotan parte hartu izan du. Euskal Herriko Espeleosocorro Taldeko kidea da. Ismael Makedak ere esperientzia handia du. Beraiekin batera Jose Javier Ruiz, Ismael Makeda, Iñigo Barbarin eta Iker Garcia joango dira Etiopiara.