Biurdanan talde gehiegi gimnasio bakarrerako

Guaixe 2013ko azaroaren 4a

Irurtzungo DBHko ikasleak hartzen dituen Biurdana institutuan ikasle masifikazioa dagoela eta Iruña iparraldean ikastetxe berria egitea aspaldi ari da aldarrikatzen Iruñeko Iparreko Institutu Batzordea (Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Sanduzelai eta Patxi Larranizar ikastetxeetako guraso elkarteek osatua). Masifikazioaren adibide gisa gimnasia egiteko dituzten espazio arazoak jarri dituzte.Astean 30 gimnasia klase daude ikastetxean eta haietatik 19tan bi klasek bat egiten dute. Beraz, bat gimnasioan gelditzen da eta bestea kalean edo ekitaldi aretoan aritzen da. Zuzendaritza taldeak Hezkuntza Departamenduari egoera horren berri eman zien eta konponbidea proposatu zien: Biurdanako institutuko kirol pistak estaltzea (250.000 euro) edo, behin-behinean, Anaitasuna kirol elkarteko azpiegiturak erabiltzea. Departamentutik hainbat aukera aztertzen ari zirela erantzun zieten, baina udazkenarekin eguraldi txarra iritsi denean ez dute erantzunik jaso Biurdanan.