Irurtzungo patroiaren eguna astelehenean izanen da eta haren omenez festa giroa izanen da bihartik aurrera Irurtzunen. Egun handia astelehena bada ere, igandeko mikologia erakusketak eta artisau azokak jende ugari erakarriko du Irurtzunera. Azken horretan denetariko aukera eskaintzen duten 27 artisau-postu izanen dira. Egitaraua>> Azaroak 9, larunbata16:30ean Nafarroako txapelketa: Irurtzun- Uharte. 19:30ean Taupadak kontzertua.>> Azaroak 10, igandea10:30etik 14:00etara Artisau azoka eta mikologiari buruzko erakusketa. 17:00etan Herri kirolak. Sakanako harri-jasotze eskolako erakustaldia plazan (euria egiten badu pilotalekuan). 18:30ean Gozogintza txapelketa eta dastatzea. Aurkezpena 18:00etan Erga Larreak elkartean.>> Azaroak 11, astelehena 9:00etan Gaiteroekin dianak. 11:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsa. 12:00etan Meza. 14:00etan Adinduen bazkaria. 16:30ean Fulanito y menganito antzezlana, kultur etxean.16:30ean Mus txapelketa Iratxo elkartean. Izena eman 16:00ak baino lehen. 17:30etik 20:30etara Dantzaldia Rubi Berriak taldearekin. (Euria eginez gero frontoian). 18:00etan Haurrendako txokolate-jatea. 20:30ean Zezensuzkoa.Artisauak Ehoziri taldea (ehoziri lana, Irurtzun), Fina eta Francisco (espartzua, Irurtzun), Iker Alegre (larrua, Irurtzun), Javi Garcia (margotutako zurezko kutxak, Irurtzun), Lorena, Virginia eta Peio Ramirez (zura eta eskulanak, Irurtzun), Sanau (Senegalgo artisautza, Irurtzun), Boutzakht Saffa (Marokoko artisautza, koadroak, Irurtzun), Maria Esparza (bitxigintza, Izurdiaga), Amalur-Itxipuru (xiba tailerra eta postua, Arakil-Irurtzun), Jose Luis Etxeberria (saskigintza, Azpeitia), Rebeka Erice, Espiral (Bitxigintza, Burlata), Victor Arrieta (zura tailerra, Donostia), Sergio Gomez (poltsak eta gerrikoak, Cascante), Blanca Amoztegi (bisuteria, Satrustegi), Agustin Agirre (beira eta gemoterapia, Iruñea), Nerea Etxegarai (zeramika eta harria, Iruñea), Felix Barbero (zahatoak eta larruak, Errioxa), Saralegi-Nagore (Taloak, Irurtzun), Plazaola Gozotegia (gozogintza eta ogia, Latasa), Anatxonea (gazta, Baraibar), Aidin mermeladak (mermeladak, Ororbia), Alejandro Garcia (Zura eta tornua, Iruñea), Juan Carlos Esain (landare eta loreak), Begoña Gomez (Pomadak, Iruña), Marino (eztia eta garrapiñatuak, Iruña), Ines Flores-Zurlan (karamelatutako haziak, Lasarte) eta Galburu (ogia, Lekunberri).