Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Marcillan egoitza duen Precomar enpresa Xotaren babesle berria izanen da. Xotak eta Precomarrek urte bateko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horri esker Xotak babes ekonomikoa jasoko du eta Magna Nafarroa Xotak publizitate berria izango du jantzietan: kamisetan Cusqueña garagardoa, Perutik datorrena, eta praketan Don Molinico kontserba-begetalen publizitatea. Tatono Arregi oso pozik agertu zen marka berrien babesletzarengatik.