Elkartasuna frontoira

Guaixe 2013ko azaroaren 15a

Janaria eramatearen truke puntako partidaz gozatzeko aukera igandean IrurtzunenI. Eskualdeko Elikagai Bankuen aldeko lehia (igandean, 17:00etan, Irurtzunen)Abajo I.a eta Abajo II.a / Razkin I.a eta Razkin II.aMikel Goñi-Gorriti / Ongay-Lasa III.aKrisiarengatik eta gobernuek hartutako neurri ekonomiko gogorrengatik jende asko oso gaizki ari dela pasatzen gauza jakina da. Familia askori izugarri kosta egiten zaie hilabete bukaerara heltzera eta beste askok soilik elikatzeko eta jateko arazoak dituzte. Familia horiei laguntza emateko duela 12 urte sortu zen Irurtzungo Elikagaien Bankua.Irurtzunen 59 familiek jasotzen dute otzaraEgun Irurtzungo 59 familiek jasotzen dute Irurtzungo Elikagaien Bankuak eskainitako elikagaien otzara. Oinarrizko errenta edo diru sarrera txikia jasotzen duten familiak dira, gaizki pasatzen ari direnak. Lau boluntario aritzen dira bilketa lana egiten, otzarak prestatzen eta familiei banaketa egiten. Udan 70 familiari eskaini diete laguntza.Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearekin elkarlana egiten du  Irurtzungo Elikagai Bankuak, eta gizarte zerbitzuak dira datuak aztertuta laguntza zein familiei dagokien erabakitzen duena. Iganderako janari bilketa berezia egitea erabaki dute bi taldeek: pilota jaialdi ikusgarria antolatu dute igandean Irurtzunen eta sarrera kobratu beharrean, pilotazaleek elikagaiez betetako poltsarekin ordaindu beharko dute sarrera: olioa, pasta, arroza, kontserbak, esnea, lekaleak ... produktu horiek izango dira jasoko direnak. Elkartasuna ere frontoietara iritsi da.Sakandarrak elkarren kontraPilota partidari dagokionez, lehen partidan Abajo I. eta II.ak bikoa osatuko dute Razkin I. eta II.aren kontra. Eta partida nagusian pilotari profesional ohiak ariko dira lanean. Mikel Goñik Gorriti uhartearrarekin osatuko du bikoa, Alberto Ongay satrustegiarraren eta Oskar Lasa etxarriarraren kontra aritzeko. Jaialdi erakargarria da, ikusmina piztu duena.