Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Abiadura Txapelketa. Moto 21.Roman Ramos: 162 puntu2.Alex Mariñelarena: 142 puntu3.Hafizh Syahrin: 135 puntuAlex Mariñelarenak (Targobank Motorsport, Kalex) Espainiako Abiadura Txapelketako (CEV) Moto 2an txapeldun izateko aukerak dauzka oraindik. Igandean txapelketako azken aurreko proba jokatu zen Chesten eta nahiz eta ezkerreko besoa osatu gabe izan - gogoratu Japonian eskumuturra apurtu zuela - , helmugan bigarrena izan zen Alex, Hafizh Syahrin (Kalex) malasiarraren atzetik eta Roman Ramos (Ariane) liderraren aurretik. Liderrarekin duen aldea 4 puntutan murriztu zuen irurtzundarrak, eta igandean Jerezen jokatuko den azken lasterketan oraindik aukerak badauzka. Mariñelarenak ostiralean ezin izan zuen entrenatu eta larunbatean entrenatu zuen lehenengoz, zorua bustia zegoela, eta horregatik motorra puntuan jartzeko denbora gutxi izan zuen. Moto 2ko lasterketan 4. postutik atera zen irurtzundarra. Hasieran Hafizh Syahrin malaiarra eta Roman Ramos kantabriarrak hartu zuten aurrea, Mariñelarena gertu zutela. Baina azken 5 itzulitan lasterketa erotu egin zen eta Syahrin, Ramos eta Mariñelarenaren lehia oso estua izan zen. Azken itzulian hainbat aurreratze izan dira, emozioa pil-pilean zela, eta azkenean Syahrin izan da lehena, Mariñelarena gertu zuela. Ramosek osatu du podiuma. "Ez naiz oso ongi atera eta lehen bihurgunean 7. postuan nengoen. Kosta egin zait Hafizh eta Romanekin batzea. Baukaeran, garaipenak gutxigatik egin digu ihes eta alde horretatik pena pixkat ematen du bigarrenak izatea. Ostiralean ez genekien lasterketa bukatzeko gai izango ote nintzen, lesioagatik, baina kontentu gaude lortutakoarekin: txapelketan 4 puntuko aldea kendu diogu Romani eta Jerezera oraindik ere txapelketa irabazteko aukerekin iritsiko gara. Hori zen helburua" adierazi du Mariñelarenak. Jerezen erabakiko daOraindik lesioagatik ez da osatu. "Eskuak enbarazu egiten zidan baina hori ez da lasterketa ez irabazteko aitzakia izan. Hafizhek eta Romanek lasterketa handia egin dute eta zoriondu behar zaie" gaineratu du Irurtzungo pilotuak. Egun 20 puntuko aldea du Ramosekin, baina matematikei erreparatuz, oraindik txapeldun izan daiteke Jerezen. "Oso zaila ikusten dut baina bukaerara arte borrokatuko naiz. Izan ere, lasterketa batean gauza asko gerta daitezke. Jerezen ikusiko dugu elkar!" adierazi du. Hortaz, igandeko Jerezeko lasterketan erabakiko da dena. Ikusmina handia da. Moto 2an, ostiralean entrenamendu libreak izanen dira, 9:00etan eta 12:20ean, larunbatean entrenamendu ofizialak, ordutegi berberean, eta igandean lasterketa, 12:00etan. Zorte ona opa diogu Alexi, eta ea Espainiako txapelduna izatea lortzen duen!