Tona pasa elkartasun

Guaixe 2013ko azaroaren 19a

Hori da 350 herritarren elkartasunaren emaitza. Irurtzungo Elikagai Bankuaren aldeko pilota jaialdia jokatu zen atzo eta antolatzaileak pozik daude irurtzundarren erantzunarekin. Biaizpe pilotalekua bete zutenek ekarritako jakiak biltzen nahikoa lan izan zuten 30 boluntarioek. Guztiak ere erantzunarekin pozik zeuden. Jasotako elikagaiak herriko 60 familiaren artean banatuko dituzte. Jaialdiari dagokionez, estrainekoan Abajo I.a eta II.ak Razkin I.a eta II.ari irabazi zieten. Estelarrean Mikel Goñi eta Gorriti Ongay-Lasa III.ari nagusitu zitzaien. Ikuskizun handia eskaini zuten pilotariek eta ikusleek gozatu ederra hartu zuten.