Blues-country aireak bisitan

Guaixe 2013ko aza. 22a, 09:34

The Pink Rangers taldearen kontzertuak itxiko du Folk Ametsetan zikloa. Amerikako Estatu Batuetako herri musikaren eskaintza ekarriko dute Asturiastik Irurtzunera. Michael Lee Wolfe musikari, ekoizle, konposatzaile eta promotoreak mende laurden darama estatuan bizitzen. Asturiasko herri musikan izen entzutetsua da Lee Wolferena. Baina bere sorterriko musika zabaltzen aritu izan da. Lee Wolfe & The Blue Rangers taldearekin abiatu zuen bide hori. Taldean aldaketak izan ziren eta eskarmentu handia zuen hiruko bat sartu zen: Silvia Fernandez, Gemma Fernandez eta Puri Penin. Osaketa aldaketarekin batera etorri zen izen aldaketa, The Pink Rangers. Texas, Chicago, New Orleans edo Allegheny ibaian barnako musika bidaia izanen da igandekoa.