Marfil Santa Coloma hartuko du Magna Xotak

Guaixe 2013ko azaroaren 28a

Imanol Arregi irurtzundarrak zuzentzen duen Magna Nafarroa Xotari primeran etorri zaio aste honetako atsedena, aurreko bi asteetan izan zuen partida maratoiaren ostean. Bartzelonaren kontrako partida aurreratu zuenez, indarrak berreskuratzen aritu da Irurtzungo taldea. Egun, Inter Movistar da ohorezko mailako liderra (31 puntu). Magna Nafarroa Xota 8.a da (15 puntu). Irurtzungo taldeak gaur 19 punturekin 6.a den Marfil Santa Coloma hartuko du Arrosadiako pabilioian, 20:30ean. Arerio zuzena da Marfil, eta distantziak murrizteko jokoan dauden 3 puntuak eskuratzea primeran etorriko litzaioke Magnari.Lottok Magna babesten jarraituko duItaliako kirol arropako Lotto etxeak Magna Nafarroa Xota babesten jarraituko du beste bi denboraldi gehiagotan, 2016ra arte. Horrela, Irurtzungo klubak 20 urte beteko ditu Lotto etxeko kirol arropa janzten.