Irurtzun Nafarroako Pilota Txapelketako finaletik kanpo

Guaixe 2013ko abenduaren 9a

Nafarroako Pilota Txapelketako final erdietan, lehen mailan, Irurtzunek Txaruta eta Huarte A izan zituen arerio. Banakakoan, Otxandorenak (Txaruta) 18-8 irabazi zion Armendarizi (Irurtzun). Eta, bainakakoan, Yoldik eta Linzoainek (Huarte A) 12 tantotan utzi zituzten Alberto Ongay eta Mitxelena (Irurtzun). Hortaz, Irurtzun Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako finaletik kanpo geratu da. Banakako finalean Zugarralde eta Txaruta lehiatuko dira eta binakakoan Huarte A eta Oberena A.