Euskara egunero erabiltzeko deia

Guaixe 2013ko abe. 12a, 14:36

Horixe egiten dute hainbat irurtzundarrek. Euskararen eguna zela eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 egun kanpaina egin zuen. Aizpea euskara taldeak Irurtzungo taldeak lelo horren inguruan bildu eta argazki bana egin zien. Argazki guztiekin mosaikoa ondu du eta kartel moduan herriko eraikin esanguratsuetan jarriko ditu: elkarte, eskola, osasun etxe, udaletxe, bajerak... Irurtzun Euskaraz blogean ere bideoa jarriko dute. Irurtzundarrek irurtzundarrei egindako gonbitea, egun bat bera ere euskara erabili gabe ez pasatzea.