Bertso-afaria Irurtzunen

Guaixe 2013ko abe. 20a, 12:45
Bihar, 21:30ean Irurtzungo Iratxo elkartean. Kafea hartzera eta bertsoak entzutera joan daiteke

Aizpea euskara taldeak antolatu duen Euskal Ekitaldien barruan, bihar bertso afariaren txanda izanen da. Erika Lagoma eta Uxue Alberdi bertsolariak izanen dira afalostean Irurtzunen bertsotan. Afarirako zeuden 80 tokiak beteta daude. Hala ere, Aizpea euskara taldetik jakinarazi dute bertsozale guztiak gonbidatuak daudela. Kafera agertu eta bertso-aldiaz gozatzeko aukera izanen baita.