Bosgarrena da Magna Nafarroa Xota

Guaixe 2013ko abenduaren 23a

Jesulitok lan handia egin zuen. Argazkia: Xota.
Ohorezko maila. 16. Jardunaldia: Jumilla 2 – Magna Nafarroa Xota 4

Gauzak txukun egiten ari da Imanol Arregiren taldea. Ostiralean Andaluzian jokatutako partidan Jumilla taldeari 2-4 irabazi zion Irurtzungo taldeak. Partida hasieratik oso lehiatua izan zen. Jumillak izugarri presionatu zuen, Magna euren atetik ahalik eta urrunen egoteko. Baina 7. Minutuan eta kontraeraso baten ondoren, Carlitosek Magna aurreratzea lortu zuen. Jumillakoak ezin erantzun gelditu ziren eta egoera probestu zuten irurtzundarrek, Victor Arévalok bigarrena sartzeko. Atsedenaldiaren ondoren Jesulitok hirugarrena sartu zuen, baina Jumillakoek gol batekin erantzun zuten. Rafa Usinek Magnaren laugarrena sartu zuen eta garaipena defendatzera mugatu zen Magna. Jumillak bigarrena sartu zuen baina 2-4rekin despeditu zen lehia.

Imanol Arregi pozez zoratzen zegoen. “Oso garaipen garrantzitsua izan da hau. Taldeak bikain egin du lan. Aukerak aprobetxatzen jakin dugu eta aurkariak estutu duenean, ongi defendatu dugu. Asko landutako garaipena izan da” nabarmendu zuen partida bukaeran.

Ostiralean Burelaren kontra etxean
Sailkapen orokorrean Inter Movistar da liderra (43 puntu). Magna Xota bosgarrena da (25 puntu). Ostiralean 16 punturekin 9.a den Burela hartuko du Magnak Iruñeko Anaitasuna Pabilioian, 20:30ean. Ea hiru puntu gehiago pilatzen dituzten.