Agorrilean irurtzundar batek, etxera sartzean, bere pisuko sarrera eta aldamenekoarena behartuta opatu zituen. Aldamenekoaren etxetik emakume bat presaka igogailura joaten ikusi zuen ere. Gizona haren atzetik joan zen Guardia Zibilari hots egiten zion bitartean. Garajetik atera zen gizon batekin topo egin zuela ikusi zuen. Gerora, lekukoek jakinarazi zuten auto bat geldiarazi eta gidariari Irurtzungo kanpoko aldera eramateko eskatu ziola emakumeak.
Bi etxejabeek indarrez egindako lapurreta salatu zuten. Guardia Zibilak ikerketa egiterakoan lapurretarako tresnak opatu zituen. Lekukoen laguntzaz 43 urteko emakumea identifikatu zuen eta Bartzelonan atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute. Lapurretetan zein pertsona izan zituen lagun ikertzen ari dira orain.