Ilbeltzaren 4an, larunbatean, 20:00etan Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan Irurtzun Telebistaren 5. saioa ikusteko aukera izanen da. Aurrekoen modura, Irurtzungo Euskaraz blogean izanen da ikusgai. Emanaldi horrekin Aizpea euskara taldeak antolatutako Euskal Ekitaldiak egitaraua bukatuko da. Ezagutzeak, ordea, ez du erabiltzea esan nahi eta hori nabarmena da Irurtzunen. Horregatik, Aizpeatik euskara dakiten irurtzundarrei (eta inguruko herrietakoei) plaza batzuk eskaini nahi dizkiete, euren hizkuntzan, euskaraz aritu daitezen.