Ilbeltzaren 4an aurkeztu zuten Irurtzun Telebistako (ITB) 5. saioa, Olentzero eta abenduan Irurtzunen jazotako hainbat konturen berri ematen duena. Martinak (Lorena Arangoa) eta Lorek (Aitziber Iragi) jakinarazi zutenez, saio horrekin maiatzaren 17an hasi zuten denboraldia itxiko dute. Denboraldi berrian hilero Irurtzunen jazotakoaren berri emanen du bikote aurkezleak. Arlo teknikoan Itziar Matxain eta Urko Mauduit ariko dira. Ohi bezala, ITB Irurtzun Euskaraz blogaren bidez ikusteko aukera izanen da.
ITB Aizpea euskara taldearen kezka baten ondorioz sortu zen. Ikus-entzunezkoek gazteen artean duten garrantzia ikusita arlo horretan zerbait egitea bururatu zitzaien.