ArteA2 Zizur Nagusiko (Idoia, 9, behea) galerian dagoen erakusketa kolektiboan 11 artisten lanak daude ikusgai. Horien artean dago Mikel Okiñena. Irurtzundarrak bi serietako 9 pieza eraman ditu erakusketa horretara. Alde batetik, metakrilatozko koloretako piezekin egindako bi eskultura daude ikusgai. Bestetik, koloretako arkatzez polikromatutako zurez egindako 7 koadro, serie berri batekoak. Kolore tratamendu suabe batek zuraren zainak nabarmentzen dute. Antzeko lanak ikusgai jarri zituen Okiñenak Sakanako Arte Azokan, Altsasun, lastailean.
Bestalde, Okiñena Mario Goienekin batera, irailean txondorra egin zuen Latasan. Ikatz salmentatik ateratako dirua Paris 365 jatetxe sozialarendako izan zen.