Magna Nafarroa Xota taldeko jokalari Rafa Usin Espainiako selekzioak konbokatu du, ilbeltzaren 28tik otsailaren 8ra bitartean jokatuko den Eurokopan aritzeko. “Ilusio handia ematen dit Eurokopan aritzeak” adierazi du Magnako jokalariak. Aurreko urtean Mundialeko finalean Brasilek Espainia irabazi zuen, eta arantza hori atera nahiko luke Usinek Eurokoparekin. “Helburu bakarra irabaztea da, titulua berritzea. Ea aurten Espainiak bere 5. Eurokopa jarria lortzen duen” adierazi du Irurtzungo taldeko jokalariak.
Eurokopa irabazteko faborito nagusia Espainia da. Arerio indartsuenak Errusia, Portugal eta Italia dira.