Magnak Inter izanen du arerio Espainiako Kopan

Guaixe 2014ko urtarrilaren 23a

Kopa martxoaren 13tik 16ra jokatuko da, Logroñon

Logroñok hartuko du Espainiako Areto Futbol Kopa, martxoaren 13tik 16raSailkapenean lehen 8 postuetan dauden taldeak lehiatuko dira. Atzo egin zen zozketa, eta final laurdenetan Inter Movistar taldearen kontra aritzea tokatu zaio Magna Nafarroari, Marfil Santa Colomaren kontra ariko da El Pozo Murcia, Barcelona izango du aurkari Rios Renovablesek eta Santiago Putsal Montesinos Jumillak. Gero finalerdiak jokatuko dira, eta, azkenik, finala.

Irurtzungo taldeak 9. aldiz parte hartuko du Espainiako Kopan. “Arerio gogor baten kontra aritzea tokatu zaigu. Inter da faboritoa, akaso egun ligako talderik sasoitsuena, horregatik da liderra. Baina gu ilusio guztiarekin ariko gara, eta nork daki! Torneo berezia da, partida batetara jokatzen dena, eta edozer gerta daiteke. Edizio guztietan sorpresaren bat gertatzen da; ea guk ematen dugun” adierazi du Imanol Arregi entrenatzaileak.

Energy kateak partida guztiak eskainiko ditu.