Iluna producciones konpainiak Ramplona2016. Sobrevivir o vivir del sobre antzezlana ekarriko du Irurtzunera gaur. Bere testu ezagunetako baten bertsio berria da antzezlana; hain zuzen, 2010ean taularatu zuen Ramplona 2016. La siesta de la cultura obrarena. Orduko hartan Tabarra erreinuko Ramplona hiriburuko udalbatza zen protagonista, 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena lortzen tematuta zegoena. Ez zuen lortu. Oraingoan protagonistak Tabarrako Gobernuko kidek dira, kontseilari bihurtutako zinegotziak eta presidente bihurtutako alkatea.
Ustelkeria, ezkutuko ordainketak, epaiketak, zerbitzuen pribatizatzeak, dietak eta bestelako akusazioak pilatzen zaizkie. Eta sinesgarritasun apur bat berreskuratzeko saiakera etsituan Gardentasunaren Europako Sarira aurkeztea erabakiko dute. Azken aukera etsia. Oholtzatik kulturarekin batera, osasuna, hezkuntza, azpiegiturak, gizarte zerbitzuak eta beste hainbat gai pasako da. Erreinu horretan esateko asko baitago.
Konpainia
Testu antzerkian espezializatuta, 20 urteko eskarmentua du Iluna Producionesek. Hainbat testugile ezagunen obrak taularatu dituzte, esaterako: Woody Allen, Neil Simon, Alonso de Santos, Manuel Veiga, Sanchis Sinisterra eta abar. Baina 2005ean konpainiak berak sortutako testuak taularatzen hasi zen, bere ekoizpenaren bereizgarri bihurtuz. Hala ezagutu ahal izan ditugu Cerdo agridulce, Nosotros que crecimos odiando la movida edota Euskadi tropikal.
Fitxa
Antzezleak: Ana Berrade, Oscar Orzaiz, David Larrea, Pedro Izura eta Migel Goikoetxandia.
Zuzendaria: Migel Goikoetxandia