Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak gaur Inasari buruzko adierazpen instituzionala onartu du. Bavaria Industrialekapital AG (Baikap) eta bere kudeatzaileek, nahita edo axolabekeriagatik, Inasa konkurtsora eta itxierara eraman duten ikertu eta aztertzeko eskatu diete merkataritza-arloko epaitegiari, fiskaltzari eta hartzekodunen-lehiaketako kudeatzaileari.
Aldi berean, Parlamentutik merkataritza-arloko epaitegiari eta fiskaltzari eskatu diete Inasako langileek, jubilatuek eta alargunek eskuratu zituzten gizarte-aurreikuspeneko eskubideak babestu ditzatela. Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden alderdi guztiek egin dute adierazpenaren alde, PP izan ezik.