Inasako langile ohiek Baikap itxieraren errudun izendatzea eskatu dute

Guaixe 2014ko otsailaren 3a

Inasaren aldeko kontzentrazioa

Hartzekodunen konkurtsoarendako errudun izendapena nahi dute Inasako langile ohiek, jubilatuek eta alargunek. 600 bat pertsona guztira. Eskaera horrekin Irurtzungo lantegiaren itxiera ekarri zuen konkurtsoaren ardura guztia Baikap-ena da. Enpresa gaizki kudeatu izanagatik zigortzea eskatzen dute. Horrekin batera, gizarte-aurreikuspeneko funtsa mantentzea eskatu dute. Haren bidez gizarte segurantzak emandako jubilazioak osatzeko Inasak diru ekarpenak egiten zuen. 600 pertsona horiek euren interesak defendatzeko auzibidea jorratuko dute.