Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketa: Irurtzun indartsu

Guaixe 2014ko otsailaren 12a

Oberenaren kontrako bi partidak irabazi zituen Irurtzunek. Altsasuk atseden jardunaldia zuen.

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako bigarren buelta hasi zen, 6. jardunaldia. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Irurtzun Oberenaren kontra aritu zen, eta jokoan zeuden bi partidetan gailendu ziren sakandarrak. Banakakoan Armendarizek 10-6 eta 10-0 irabazi zion Oberenako Vidani, eta, binakakoan, Irurtzungo Ongay eta Mitxelenak 10-9 eta 10-4 gailendu ziren Diazen eta Iturriagaren aurrean. Altsasuk atseden jardunaldia izan zuen.