Irurtzungo Udala udako sasoia prestatzen hasi da. Igerilekuko bazkide izateari utzi nahi dionak, ordainagiriak helbideratu edo igerilekuarekin zerikusia duen beste edozein aldaketa egin nahi duenak martxoaren 31ra arteko epea du. Jakinarazpena udaletxeko bulegoan egin daiteke. Bestela, 948 500 051 telefonoan, ayuntamiento@irurtzun.es edo 948 600 413 faxean.