Magna berriro lanera

Guaixe 2014ko otsailaren 14a

Azkar Lugo hartuko du bihar Iruñean

Ohorezko mailak atsedenaldia hartu du Eurokopa jokatu bitartean, baina lanera bueltatzeko ordua iritsi zaio Magna Xotari, 19. Jardunaldia jokoan baitago. Irurtzungo taldeak Azkar Lugo hartuko du larunbatean, 18:30ean, Iruñeko Anaitasuna pabilioian.

Egun Inter Movistar da ohorezko mailako liderra (49 puntu). Magna Xota 5.a da (28 puntu), eta Azkar Lugo, 11.a (16 puntu). Bi taldeek behar dituzte jokoan dauden 3 puntuak: Magnak, goiko postuei eusteko, eta Azkar Lugok beherantz ez egiteko. Hortaz, partida lehiatua eta entretenigarria espero da bihar Iruñean.

Rafa Usin
Magna Nafarroa Xotako jokalari Rafa Usinek Europako Areto Futbol Txapelketan parte hartu du, Espainiako selekzioarekin. Espainiaren helburua Eurokopa irabaztea zen, azken 4 urteetan bezala, baina ezinezkoa izan da, finalerdietan Rusiak 4-3 hartu baitzuen menpean Espainia. Eurokopa Italiak irabazi du, Errusiako selekzioari 3-1 irabazi eta gero. Brontzezko domina lortu du Espainiak, 3. eta 4. postuak zehazteko partidan Portugalgo selekzioari 4-8 irabazi ondoren. Rafa Usinek sartu zuen goletako bat.