Alex Jerezen

Guaixe 2014ko otsailaren 18a

Alex Mariñelarena aurreko astean, Valentzian. Argazkia: Moto GP.
Gaurtik ostegunera bitartean Munduko Motoziklismo Txapelketa prestatzeko entrenamenduak burutuko dira Jerezen

Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarrak (Tech3) gaur hasiko ditu entrenamenduak, Jerezen. Munduko Motoziklismo Txapelketa martxoaren 23an hasiko da, Quatarren, eta pilotuak euren motorrak puntuan jartzeko entrenamenduetan murgilduta daude. Aurreko astean Valentziako Cheste zirkuituak hartu zituen entrenamendu ofizialak, eta aste honetan Jerezen bildu dira eskuderiak. Mariñelarena Mistral 610 motorrari egokitzen dago. Aurreko astean behetik gora egin zuen irurtzundarrak, baina oraindik pilotu azkarrenengatik 2 segundora dago, eta distantzia hori murriztu nahi du Alexek.
Goizeko 10:00etatik aurrera hasiko dira entrenamenduak, Jerezen, eta Mariñelarenak 3 entrenamendu saio ditu aurretik.