Jerezen hobe

Guaixe 2014ko otsailaren 19a

Alex Mariñelarena atzo Jerezen. Argazkia: MotoGP.
Alex Mariñelarena Mundialerako entrenamendu ofizialetan murgilduta dago, Jerezen

Motoziklismo Mundialeko Moto2 eta Moto3 kategorietako entrenamendu ofizialak burutzen ari dira egun hauetan Jerezen. Atzo izan zen entrenamenduen lehen eguna eta ostegunekoa izango da azkena. Moto2an Alex Mariñelarenak (Tech3) bere Mistral 610 motor berriari egokitzeko beste aurrerapausu bat eman zuen atzo, eta entrenamendu saioetan behetik gora egin zuen.

Moto2 mailako pilotu azkarrena Tito Rabat izan zen. Bartzelonako pilotuak entrenamenduetako denborarik onena egin zuen (1:42.747), Thomas Luthi suitzarraren aurretik (1:42.989). Alex Mariñelarenak behetik gora egin zuen eta 19. postuan despeditu zuen.

Gaur, 10:00etatik aurrera
Gaur Jerezeko entrenamendu ofizialen bigarren jardunaldia abiatuko da goizeko 10:00etan. Mariñelarenak 3 entrenamendu saio ditu aurretik, motorrari egokitu eta bere Mistral 610a puntuan jartzeko.