Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleon topaguneak sustatuta sortu zen Irurtzun Euskaraz bloga. Herrian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko tresna izan da bloga. Orain arteko ibilbidearen balantzea egin eta aurrera begirako proposamena aurkeztuko dute gaurkoan Aizpeakoek. Bitarteko digitalari bultzada nola eman ere aztertuko dute. Gaurko deialdia ere baliatuko da Irurtzun Telebistaren egitasmo berriak aurkezteko.