Iruñeko salestarren antzerki taldea etzi Irurtzunen izanen da. Ipuin klasiko batean oinarritu dira musikal bat egiteko: Ederra eta Piztia. Ikastetxeko adin guztietako ikasle eta irakasleek parte hartzen dute ikuskizunean eta modaz pasa ez den kontakizun baten moldaketa berria eskainiko dute.